![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Vue_de_la_ville_ancienne_%2528Casco_Viejo%2529_de_Bilbao_%25283452403823%2529.jpg/640px-Vue_de_la_ville_ancienne_%2528Casco_Viejo%2529_de_Bilbao_%25283452403823%2529.jpg&w=640&q=50)
Zazpikaleak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zazpikaleak Bilboko alde zaharraren gune nagusia da eta hiriko auzorik zaharrena. Han daude hiriko lehenengo biztanleen aztarnak, San Anton elizaren azpian, bai eta hainbat eraikin historiko ere.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Zazpikaleak | |
---|---|
![]() | |
![]() Zazpikaleetako ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′26″N 2°55′26″W |
Azalera | 0,51 km² |
Garaiera | 1 |
Demografia | |
Dentsitatea | 13.878,43 bizt/km² |
Itxi
Ibaizabal itsasadarrak inguratzen du auzoa, eta erdialdean Done Jakue katedrala dago. Iturribide, Solokoetxe, Atxuri, Begoña eta Bilbo Zaharra dira inguruko auzoak.
Administrazioaren aldetik, Ibaiondo barrutiaren (5.a) barruan dago Zazpikaleak.