Zarakar (medikuntza)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zarakarra edo oskola larruazalean azaltzen den aldi baterako gogorgunea da. Gorri edo arre kolorekoa da, eta plaketaz eta odolez dago osatua. Orbaintzean zauriak estaltzeaz arduratzen da, baita birsortzen ari den dermisa babesteaz ere. Bigarren mailako lesio dermatologiko mota da.