Yucatángo itsasartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Yucatango itsasartea, baita ere Yucatángo Kanala, Yucatángo Penintsula eta Kuba uhartea artean dagoen itsas kanala da. Karibe itsasoa eta Mexikoko golkoa lotzen ditu.
Yucatángo itsasartea | |
---|---|
Mota | itsasarte |
Sakonera | 1.800 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 21°34′42″N 85°54′27″W |
Yucatán kanalak gutxi gorabehera 217 kilometroko zabalera du Catoche lurmuturratik (penintsulako iparraldeko puntatik), San Antonio lurmuturrera (Kubako mendebaldeko muturra) neurtuta; gehienez 1800 metroko sakonera. Haren bidez Karibeko itsasotik Mexikoko golkora doa, Yucatángo korrontea deitzen den itsas korronte epela, behin Mexikoko golkoan Golkoko korrontearen izena hartu eta Floridako itsasarterantz abiatzen da.
Itsas topografia nahiko malkartsua da, malda gogorrak dituzten gailurrekin.