Württembergeko Erresuma
Alemaniako erresuma (1806–1918) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Württembergeko Erresuma (alemanez: Königreich Württemberg, ˌkøːnɪkʁaɪç ˈvʏɐ̯tm̩bɛɐ̯k ahoskatua) Alemaniako hego-mendebaldean zegoen estatu bat izan zen. Estatu berria antzinako Württemberg dukerritik abiatuta sortu zen- Altwürttemberg (Antzinako Württemberg) bezala ere ezagutzen dena- honi ekialdean eta hegoaldean lurraldeak gehitu zitzaizkion berriki gertatu ziren mediatizazio eta sekularizazioen (Reichsdeputationshauptschluss) eta Pressburgeko Bakearen ondorioz.
Württembergeko Erresuma Königreich Württemberg | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1806 – 1918 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Goiburua Furchtlos und treu | |||||||
Erresuma 1871n | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Stuttgart | ||||||
Biztanleria | 2437574 | ||||||
Azalera | 19508 km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Suabiera | ||||||
Erlijioa | Katolizismo eta luteranismo | ||||||
Historia | |||||||
|
1806ko urtarrilaren 1ean Napoleon Bonaparteren esku hartzeagatik erresuma independente bilakatu zen. Rhin Konfederazioko (1806-1813) eta Germaniar Konfederazioko (1815-1866) kidea izan zen. Frantzia-Prusia Gerraren ondoren (1870/71) Alemaniar Inperioan bildu zen estatu kide bezala.