From Wikipedia, the free encyclopedia
Percy Wyndham Lewis (Amherst, Nova Scotia, Kanadar, 1882ko azaroaren 18a - Londres, 1957ko martxoaren 7a) ingeles idazle, margolari eta kritikaria izan zen, bortizismoaren sortzailea.
Wyndham Lewis | |
---|---|
(1913) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Amherst (en) , 1882ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Londres, 1957ko martxoaren 7a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Golders Greeneko Erraustegia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Slade School of Fine Art (en) Rugby School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea, kazetaria, editorea, eleberrigilea, literatura-kritikaria, marrazkilaria, poeta eta kritikaria |
Lantokia(k) | Washington |
Mugimendua | Bortizismoa modernismoa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Kanadan jaio zen bere aitaren yatean. Aita estatubatuarra zuen eta ama ingelesa. Bere gurasoak banandu egin ziren eta Wyndham amarekin Ingalaterrara joan zen. Han, Rugby Eskolan eta Sladeko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. 1900eko hamarkadan artea ikasi zuen Parisen, eta filosofia ere bai Henri Bergsonekin. 1907an Londresera itzuli eta bere lehen liburua argitaratu zuen. Camden Town Group-en sortzaileetako bat izan zen. 1913 eta 1915 artean bere lagun Ezra Poundek bortizismoa deitu zuen margolaritza estiloa garatu zuen. Estiloak kubismoaren egitura eta futurismoaren bizitasuna uztartzen zituen. BLAST aldizkaria sortu zuen bortizismoaren aldizkari ofizial gisa. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta gerra artista izendatu zuten. Gerra ostean, idazten eta margotzen jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerra Estatu Batuetan eta Kanadan gertatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.