![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/03/Wu-sun_Lage.png/640px-Wu-sun_Lage.png&w=640&q=50)
Wusun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wusun (txinera tradizionalez: 烏孫, euskaraz: «beletzararen ilobak») K.a. II. eta I. mendeetan Erdialdeko Asian bizi zen herriaren txinatar izena da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/03/Wu-sun_Lage.png/640px-Wu-sun_Lage.png)
(Kaiserreich China = Txinatar Inperioa, Jue dschi = Yuezhi, Hiungnu = Xiongnu)
Dirudienez, europar itxurakoak ziren, «begi berdeekiko eta ile gorriko jendea», txinatarrentzat. Agian, indoeuropar hizkuntza zuten. Abeltzain zaldunak (haien zaldiak famatuak ziren Txinan), arkulari trebeak ziren ehizan eta gudan, zaldi gainean.