Wudang mendiak

From Wikipedia, the free encyclopedia

Wudang mendiak

Wudang mendiak (txinera sinplifikatuz: 武当山; txinera tradizionalez: 武當山; Pinyineraz: Wǔdāng shān) Txinako Hubei probintziaren ipar-mendebaldean daude. Mendi gailurrik nagusiena Tianzhu (Zeruko Habea) da eta inguruan dituen gainerako 72 tontorretan gailentzen da. Wudang mendietako antzinako etxe multzoa UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1994an.

Wudang mendietako antzinako etxe multzoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Thumb

Wudang Mendiko tenplu taoista.

MotaKulturala
Irizpideak i, ii, vi
Erreferentzia 705
KokalekuaTxinako Herri Errepublika
Eskualdea2Asia eta Ozeania
Koordenatuak 32°28′N 111°0′E
Izen ematea1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Mendi hauetan taoismoarekin erlazionatutako hainbat borroka arte sortu omen ziren, zeinetan Wudangquan edo Wudai Pai edo Wudang borroka estiloa, eta erlazionatutako beste estilo batzuk, Pa Kua Chuan, Ba Ji Quan, Tai Chi Chuan, eta abar nabarmentzen diren. Elezaharrak txinatar borroka arteen barneko estiloen jatorria egozten dio Wudang mendietako eskualdeari.

Wudang mendiak nabarmentzen dira tenplu taoisten nukleoa izateagatik eta taoismoaren eta txinatar medikuntza tradizionalaren maisu nabarmeneko bere tradizio historikoagatik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.