From Wikipedia, the free encyclopedia
Wilson Pickett (Prattville, Alabama, 1941eko martxoaren 18a - Reston, Virginia, 2006ko urtarrilaren 19a) estatubatuar abeslaria izan zen.
Wilson Pickett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Wilson Pickett Jr. |
Jaiotza | Prattville (Alabama), 1941eko martxoaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Reston (Virginia), 2006ko urtarrilaren 19a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Kentucky |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | The Falcons (en) |
Genero artistikoa | soula rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atlantic Records Cub Records (en) |
1960ko hamarraldiko soul abeslaririk ezagunenetakoa izan zen, Otis Reddingekin batera. The Violinaires gospel-taldean hasi zen, Detroiten, eta The Falcons soul-taldera aldatu zen 1959an. 60ko hamarraldiko lehen urteetako bakarkako lanekin ez zuen arrakasta handirik lortu, baina Atlantic Recordsen sartu zen 1965ean, eta In The Midnight Hour grabatu zuen, gerora klasiko bihurtu zen disko bat, Estatu Batuetan eta Britainia Handian izugarrizko arrakasta izan zuena. Hurrengo urtean, rythm & blues estiloko 634-5789 lana kaleratu zuen, eta, harrezkero, lan bikainak eman zituen 1970 inguru arte. Ordukoak dira Hey Jude (1969) abestiaren bertsioa eta Hey Joe, Jimi Hendrixek ospetsu egin zuen kanta. 70eko hamarraldian, RCA etxeak kontratatu zuen, eta disko-musikaren arrakastaz baliatu nahi izan zuen 1978an Funky Situation lanarekin, baina ez zuen emaitza onik lortu, eta hurrengo urtean EMIrentzat hasi zen lanean. Harrezkeroko lanetan, ez zuen behinolako arrakastarik lortu, Estatu Batuetatik kanpora, batez ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.