William Strang
From Wikipedia, the free encyclopedia
William Strang (Dumbarton, 1859ko otsailaren 13a – Bournemouth, 1921ko apirilaren 12a) eskoziar margolari, grabatzaile, idazle eta ilustratzailea izan zen.
William Strang | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dumbarton, 1859ko otsailaren 13a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Bournemouth, 1921eko apirilaren 12a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Agnes Rogerson Strang (1885 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dumbarton Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, akuafortista, ilustratzailea eta idazlea |
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Hamasei urterekin Londresera joan zen eta Alphonse Legrosen ikaslea izan zen. Sei urtez grabatua ikasi zuen. Arrakasta handia izan zuen lanbide horretan, eta Margolsri-Grabatzaileen Errege Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
Hainbat grabatu teknika erabili zituen (akuaforte, punta lehorra, kedarrezko grabatu, buril, litografia, xilografia). Literatura-lanen ilustratzaile gisa nabarmendu zen, bereziki John Bunyan, Samuel Taylor Coleridge eta Rudyard Kipling egileena.
Erretratuen, paisaietan biluzik zeuden irudien eta nekazari familien margolaria ere izan zen. 1894an argitaratutako "Death and the Ploughman 's Wife" balada ilustratua ere idatzi zuen.