From Wikipedia, the free encyclopedia
William Randolph Hearst (San Frantzisko (Kalifornia), AEB, 1863ko apirilaren 29a - Beverly Hills, AEB, 1951ko abuztuaren 14a) politikaria eta enpresaburua izan zen.
William Randolph Hearst | |||
---|---|---|---|
1903ko martxoaren 4a - 1907ko martxoaren 4a Barrutia: New York's 11th congressional district (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Frantzisko, 1863ko apirilaren 29a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Beverly Hills, 1951ko abuztuaren 14a (88 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cypress Lawn Memorial Park (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | George Hearst | ||
Ama | Phoebe Hearst | ||
Ezkontidea(k) | Millicent Hearst (1903 - 1951ko abuztuaren 14a) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Harvard Unibertsitatea St. Paul's School (en) Harvard College (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, erreportaria, argitaratzailea, Socialitea, enpresaburua eta arte bildumagilea | ||
Lantokia(k) | Washington | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
Berrogeitik gora egunkariren eta aldizkari-sail baten jabea, besteak beste, New Yorkeko Morning Journal eta New York Americanen jabea. Kazetaritza sentsazionalista sustatu zuen, eta hartaz baliatu zen eragin handiko kanpainak bultzatzeko. Ezagunenetariko bat Estatu Batuek, Kubaren auzia zela medio, Espainiaren aurka aldarrikaturiko gerrarena da. Izan ere, Hearstek era guztietako hilketak egotzi zizkien espainiarrei egunkarietan; hala, hein handi batean, Estatu Batuen esku-hartzearen (1898) eragile izan zen.
Bide beretik, arrisku horia izenaz ezagutu zenaren zabaltzailea izan zen, Asia aldeko herrialdeetatik Mendebalderantz etor zitekeen arriskuarena, alegia. Politikan saiatu arren, ez zuen ondorio onik lortu.
Hearsten bizitza izan zen Orson Wellesen Citizen Kane filmaren inspirazio-iturria.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Randolph Hearst |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.