From Wikipedia, the free encyclopedia
Willemstad Curaçaoko hiriburua da,Karibe itsasoaren ertzean. Holandarren Antillak zeritzon lurraldeko hiriburua izan zen. Gaur egun, Curaçaoko hiriburua izateaz gain, bertako hiririk handiena da, baita biztanle gehien dituena ere. Portu nagusia ere Willemstad hirikoa da.
Besteak beste, Willemstad hiria ospetsua da Karibe itsasoko lurretan dagoen nederlandar estiloko arkitektura koloniala daukan leku bakarretakoa delako. Hain zuzen ere, UNESCOk 1997. urtean Gizateriaren ondare izendatu zituen Willemstadeko alde zaharra, erdigunea eta portua. 1651. urtean Mikvé Israel-Emanuel kongregazioak eraiki zuenetik etengabe zabalik egon den sinagoga dago ondaretzat hartuta, besteak beste.
Hainbat museo daude Willemstaden, hala nola Kurá Hulanda Museo Antropologikoa: esklaboen salerosketaren inguruko erakusketa, Antilletako artea, Kolon aurreko bitxiak, eta Mesopotamia eta Afrikako erlikiak batzen dituen bilduma ikus daiteke bertan, besteren artean.
Hiriko erdigune historikoan bi auzo edo barruti daude: Santa Ana badiak bereizten dituen Punda eta Otrabanda. Punda holandarrek sortu zuten, 1634. urtean ordura arte Espainiakoa zen uhartea eskuratu zutenean. Otrobanda 1707. urtean sortu zuten; gaur egun Willemstadeko kultura-gunea da. Auzo bien artean dago Emma Erregina zubia.
Hato nazioarteko aireportua dago Willemstaden.
Venezuelako petrolio-hobien inguruan egotera, Willemstad gune egokia zen garraio-portua eta findegia eraiki eta garatzeko, besteak beste ur sakoneko portua delako eta egoera politikoak ere horretarako laguntzen zuelako. Hain zuzen ere, Karibeko petrolio-garraioa egiten den porturik garrantzitsuenetarikoa da.
Bestalde, turismoak indar erakargarri handia dauka.
2006. urtean 98.339 biztanle zeuden Willemstaden. Hizkuntza nagusiak papiamentoa, nederlandera, gaztelania eta ingelesa dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.