![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e7/SVG1.1_Color_Swatch.svg/langeu-640px-SVG1.1_Color_Swatch.svg.png&w=640&q=50)
Web kolore
From Wikipedia, the free encyclopedia
Web koloreak webgune batean agertzen diren koloreak dira. RGB edo HSL kolore-eredutan oinarritu daitezke. CSS kodean (eta antzina HTML) zenbakizko balio gisa zehazten dira, nahiz eta kolore batzuk ingelesezko izenekin ere erabil daitezkeen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e7/SVG1.1_Color_Swatch.svg/320px-SVG1.1_Color_Swatch.svg.png)
Web orrien egileek hainbat modutan zehaztu ditzakete zenbakiz web dokumentu bat osatzen duten koloreak:
- RGB ereduko kode hamaseitarra erabiliz (adibidez, gorria: #FF0000)
- RGB ereduko balio hirukoitza erabiliz, 0tik 255era hamartarrean edo ehunekotan (adibidez, gorria: 250 0 0)
- HSL ereduko erreferentziak erabiliz (adibidez, gorria: 0° 100% 50%)
Kodifikazioa sinplifikatzeko, egileek 216 koloreko paleta baten koloreak erabil ditzakete, ingelesezko izendapen batean oinarritutako hitz gako baten bidez (adibidez, gorria: Red).