From Wikipedia, the free encyclopedia
Wanda Landowska (Varsovia, Polonia, 1879ko uztailaren 5a - Lakeville, Connecticut, Ameriketako Estatu Batuak, 1959ko abuztuaren 16a) klabe-jotzailea izan zen. Varsoviako eta Berlingo kontserbatorioetan egin zituen ikasketak. 1900-1913 urteetan Parisen bizi izan zen. Schola Cantorumgo irakasle izan zen, eta antzinako musikako kontzertu ugari eman zuen Europa guztian. 1913. urtetik 1919. urtera klabezin eskolak eman zituen Berlingo Goi Mailako Musika Eskolan. Ondoren Parisa itzuli zen, eta 1927. urtean Saint-Leu-la-Forêten kontzertu-areto bat eraikiarazi zuen interpretazio ikastaroak emateko. 1941. urtean Estatu Batuetara joan zen. Antzinako musika zabaltzen lagundu zuen kontzertuen, irakaskuntzaren eta musika-lanen bitartez. Fallak eta Poulencek klaberako lehen musika-lan modernoak eskaini zizkioten.
Wanda Landowska | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1879ko uztailaren 5a |
Herrialdea | Batzarreko Polonia Poloniako Bigarren Errepublika Frantzia (1938 - |
Heriotza | Lakeville, 1959ko abuztuaren 16a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Taverny cemetery (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chopin University of Music (en) |
Hizkuntzak | poloniera frantsesa ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | klabezin-jotzailea, musika-irakaslea, piano-jotzailea, musikologoa eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) Schola Cantorum Basiliensis (en) |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | Klabizenbaloa pianoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wanda Landowska |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.