W. H. Auden
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wystan Hugh Auden (York, 1907ko otsailaren 21a – Viena, 1973ko irailaren 29a) edo W. H. Auden poeta ingelesa izan zen. XX. mendeko poetarik handienetarikotzat hartzen dute kritikari gehienek. Jaiotzez britainiarra, Estatu Batuetan literatura irakasle egon eta 1946an amerikar hiritartasuna hartu zuen. Espainiako Gerra Zibilean esku hartu zuen Errepublikaren alde. 1938an Thomas Mannen alaba Erikarekin ezkondu zen. Oxfordeko Unibertsitatean poesia irakaslea izan zen (1956).
W. H. Auden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Wystan Hugh Auden |
Jaiotza | York, 1907ko otsailaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Oxford Austria |
Heriotza | Viena, 1973ko irailaren 29a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Kirchstetten (en) |
Familia | |
Aita | George Augustus Auden |
Ama | Constance Rosalie Bicknell |
Ezkontidea(k) | Chester Kallman (en) Erika Mann (1935eko ekainaren 15a - 1969ko abuztuaren 27a) |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ Church (en) Gresham's School (en) Oxfordeko Unibertsitatea 1928) Artean graduatu : English studies (en) St Edmund's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, gidoilaria, literatura historialaria, antzerkigilea, idazlea, libretista, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, saiakeragilea, musikagilea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Michigango Unibertsitatea New School (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Adalbert Stifter, Bertolt Brecht, Christopher Isherwood, George MacDonald, John Donne, Konstantino Kavafis, Søren Kierkegaard, T. S. Eliot eta Thomas Hardy |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Izengoitia(k) | W. H. Auden |
Genero artistikoa | lirika |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
|
T. S. Elioten ondorengoa izan zen ingelesezko poesian, Eliot W. B. Yeatsena izan zen bezala. Lehen liburua, Poems, argitaratu orduko (1928) egin zen famatua, egileak hogeita bat urte eskas zituenean. Poeta gisa ez ezik, izen handia izan zuen ezkerreko intelektual moduan ere, 1930-1940 urteetan, bereziki Depresio Handiaren urteetan. Auden poeta erlijiosoa da eta aldi berean irri-eragilea, hitzaren birtuosoa baina beti didaktikoa, satirikoa da eta guztiz lirikoa, sailkatzen zaila, beraz. Kierkegaarden eragina erakusten du lau poema luzeetan: New Year Letter edo The Double Man (1941), For the Time Being (1944), The Age of Anxiety (1947), Nones (1951). Geroko lanetan, The Shield of Achilles (1955) eta Homage to Clio (1960) hitz jokoetan aberats ageri dira. Christopher Isherwoodekin batera hiru antzerki lan egin zituen: The Dog Beneath the Skin (1935), The Ascent of F6 (1936) eta On the Frontier (1938). Kritika eta saioaren alorra ere landu zuen: The Dyer’s Hand (1963).