From Wikipedia, the free encyclopedia
Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak Okzitaniakoko Vézère ibaiaren haraneko 40 kilometroan zehar, Frantziako Dordoina departamenduko Les Eyzies-de-Tayac-Sireuil eta Montignac artean, banaturik dauden historiaurreko aztarnategi multzoa da. 1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Lascauxeko labar-pinturak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii |
Erreferentzia | 85 |
Kokalekua | Frantzia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
UNESCOren izendapenak paleolitoko 147 aztarnategi eta Goi Paleolitoko labar artea duten 25 leize aipatzen ditu. Toki horietan, giza hezurdurez gain, sukarrizko 500.000 pieza baino gehiago eta mota desberdinetako 844 tresna eta artelan aurkitu dira. Aurkikuntza hauetako batzuk Les Eyzies-de-Tayac-Sireuilgo Musée national de Préhistoiren ikus daitezke.
Leku garrantzitsuenak hauek dira:
Lekua | Bisitak | Koordenatuak | Udalerria |
---|---|---|---|
Leize apainduak | |||
Abri du Poisson | Aurrez hitzordua eskatuta | 44°56′38.8″N 0°59′54.2″E | Les Eyzies-de-Tayac-Sireuil |
Font-de-Gaume | Bisitari kopuru mugatua | 44°56′13.2″N 1°01′35.6″E | |
La Mouthe | Itxia | 44°55′28.9″N 1°01′14.1″E | |
Les Combarelles | Bisitari kopuru mugatua | 44°56′36.8″N 1°02′31.6″E | |
Cap-Blanc harpea | Bisitari kopuru mugatua | 44°56′44.3″N 1°05′50.6″E | Marquay |
Lascaux | Itxia | 45°03′13.3″N 1°10′12.0″E | Montignac |
Rouffignac Cro-de-Granville edo Miremont leizea | Bisitari kopuru mugatua | 45°00′31.7″N 0°59′15.5″E | Rouffignac-Saint-Cernin-de-Reilhac |
Saint-Cirq harkaitza | Bisitari kopuru mugatua | 44°55′33.9″N 0°58′02.9″E | Saint-Cirq |
Aztarnategiak | |||
Cro-Magnon harpea | Irekia | 44°56′25.6″N 1°00′34.6″E | Les Eyzies-de-Tayac-Sireuil |
La Micoque | Aurrez hitzordua eskatuta | 44°57′27.6″N 1°00′23.5″E | |
Laugerie-Basse | Aurrez hitzordua eskatuta | 44°57′03.8″N 0°59′57.5″E | |
Laugerie-Haute | Aurrez hitzordua eskatuta | 44°57′11.8″N 1°00′12.3″E | |
Grand Roc | Irekia | 44°56′58.2″N 0°59′54.0″E | |
Le Moustier | Aurrez hitzordua eskatuta | 44°59′39.6″N 1°03′35.5″E | Saint-Léon-sur-Vézère eta Peyzac-le-Moustier |
La Madeleine harpea | Itxia Sarbide arriskutsua | 44°58′01.3″N 1°02′11.1″E | Tursac |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.