Vouilléko gudua (latinez: Campus Vogladensis) 507ko udaberrian gertatu zen, oraingo Vouillé herrian, frankoen eta bisigodoen artean Galia mendean izateko asmoz[2].
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Vouilléko gudua |
---|
|
Data | 507 |
---|
Lekua | Egungo Vouillé inguruan |
---|
Koordenatuak | 46°35′00″N 0°20′00″E |
---|
Emaitza | Erabateko frankoen garaipena |
---|
|
|
|
|
|
|
30.000 soldadu 10.000 zaldun[1] |
Ezezagunak |
---|
|
|
Ezezagunak |
Ezezagunak, baina asko |
---|
|
Itxi
Klovis I.ak erresuma frankoa ezarri nahi zuen erromatar Galia probintzia osoan. Horretarako, Soissonsen galiar-erromatarrak eta Zülpichen alamanak menderatu ostean, hegoalderantz jo zuen bisigodoen aurka Loira zeharkatuz. Horiek ostrogodoen laguntza jaso zuten, baina ailegatu baino lehen gudua hasi eta frankoek erregea hil zuten, eta erabateko porrota izan zen bisigodoentzat.
Guduaren ondorioz, frankoek Tolosa Okzitania, Akitania, Gaskoinia eta Limusin eskuratu zituzten, eta borgoinarrek, berriz, Narbonensis. Bisigodoek Septimania baino ez zuten mantendu Galia osoan, eta Iberiar Penintsulan areago sartzen joan ziren, handik hamarkada askotara Bisigodoen Toledoko Erresuma sortu. Garaipen horrek Anastasio Ekialdeko erromatar enperadorearen aitortza izan zuen, Klovis I.a kontsul bihurtuz.