Viet Minh
From Wikipedia, the free encyclopedia
Viet Minh, Vietnamgo Independentziarako Ligaren laburdura (vietnameraz: Việt Nam Ðộc Lập Ðồng Minh Hội), 1941ean Vietnamen sortutako askapen nazionalerako mugimendu abertzale komunista zen, Frantziarekiko independentzia eskuratzeko helburua zuena. Liga Ho Chi Minhek zuzendu zuen.
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Viet Minh | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | Askapen nazionala, gerrillari taldea eta popular front (en) | |
Herrialdea | Vietnam | |
Ideologia | abertzaletasun sozialista, Ho Chi Minh Thought (en) eta antiinperialismoa | |
Kokapen politikoa | ezker politiko | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 500.000 (1944) | |
Honen parte | resistance during World War II (en) | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Ho Chi Minh, Le Duan (en) eta Phạm Văn Đồng | |
Historia | ||
Sorrera | 1941 | |
Ondorengoak | Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea |
Itxi
Ekintza militar ugari burutu zuen Frantziako armadaren aurka. 1944an lehenengo garnizio frantsesa garaitu zuen. Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Japoniako armada Vietnametik irteterakoan (1945), Viet Minhek herrialdearen kontrola hartu zuen. Hala ere, Frantziaren aurkako borrokek 1954ra arte iraun zuten, vitnamdarrek irabazitako Dien Bien Phuko batailara arte, hain zuzen.
1960an Viet Minheko kideak Askapenerako Nazio Frontean (FNL) sartu ziren.