Velebit
Kroaziako mendilerrorik luzeena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Velebit mendilerroa Kroaziako luzeena da, ez ordea altuena, mendirik garaiena den Vaganski Vrh mendiak 1757 metro baititu. Dinariar Alpeen parte da, kostaldeko mendilerroa Velebit delarik eta barnekoa Lika.
Senj aldean hasten da eta 145 kilometro hegoalderantz egin ondoren Knin ondoan bukatzen. Adriatikoaren aldean mendilerroak labar biluziak ditu eta barnealdeko maldak basoek estaltzen dituzte.