From Wikipedia, the free encyclopedia
Urko Olazabal (Bilbo, 1978) euskal aktore, zuzendari eta gidoilaria da. Zineman nahiz telebistan lanean ibili ondoren[1], ospea Iciar Bollainen Maixabel filmaren eskutik etorri zitzaion, 2021an[2]. Lan honengatik Taldeko gizonezko aktore onenaren Goya Saria jaso zuen[3].
Urko Olazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Muskiz |
Hezkuntza | |
Heziketa | Urretxindorra Ikastola 1999) Madrilgo Complutense Unibertsitatea Certificado de Aptitud Pedagógica (en) Euskal Herriko Unibertsitatea (1999 - 2004) lizentzia : Arte eder BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia (2004 - 2008) diplomatura : arte eszeniko, interpretazio |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Enplegatzailea(k) | BIZIE Bilboko Zine-Interpretazio Eskola |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi eta gero, antzezpen eta zuzendaritza esparruetan jaso zuen prestakuntza, Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI). Horrezkeroztik bere ibilbide profesionala zinema nahiz telebistan jorratu du, gehienbat Euskal Herrian[4]. Aktore moduan egindako lanez gain, bi laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu: Anujin (Medina del Campoko zinema jaialdian gidoi onenaren sariaren irabazlea[5]) eta Mithyabadi[6].
Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Pertsonaia |
---|---|---|---|
2024 | Deviant | Daniel M. Caneiro | |
2023 | Agrio | David Pérez Sañudo | Armando |
Teresa | Paula Ortiz | ||
Deadly Draw (Sorteo Mortal) | Nitya López | Nathan | |
2022 | 13 exorcismos | Jacobo Martínez | Tomás |
2021 | Maixabel | Iciar Bollain | Luis Carrasco |
2020 | Ane | David Pérez Sañudo | Irratiko deklarazioak |
2017 | Errementari | Paul Urkijo | Karlista 1 |
2016 | Ira | Jota Aronak | Iker Vélez |
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Atal kopurua |
---|---|---|---|
2024 | Mano de Hierro | ||
2024 | Detective Touré | 6 atal | |
2023 | Reina Roja | Inspector Parra | 8 atal |
2021 | La que se avecina | atal 1 | |
2020 | Patria | Zamarreño | atal 1 |
2018 | La víctima número 8 | atal 1 | |
2006 | Goenkale | Txerrenko |
Urtea | Filmea | Oharrak |
---|---|---|
2016 | Anujín (laburmetraia)[7] | Medina del Campoko zinema jaialdian gidoi onenaren saria |
2018 | Mithyabadi (laburmetraia) |
Urtea | Kategoria | Filmea | Emaitza |
---|---|---|---|
2021 | Taldeko gizonezko aktore onena | Maixabel | Irabazlea [8] |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2022 | Bigarren mailako aktore onena | Maixabel | Irabazlea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.