![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/Uribarri_kuartango.jpg/640px-Uribarri_kuartango.jpg&w=640&q=50)
Uribarri (Kuartango)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uribarri (ofizialki Uribarri Kuartango) Arabako herria da, Kuartango udalerrian kokatuta. Arkamo mendilerroaren adarrean, Baia ibaiaren eskuinean, Vadillo ibaiak sortzen duen Koartango ibarraren erdi-erdian dago.
Uribarri | |
---|---|
![]() | |
![]() Uribarri Kuartangoren ikuspegia; atzean Arkamo mendilerroa | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Kuartango |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′N 2°55′W |
Demografia | |
Biztanleria | 10 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Hasiera batean, oinetxe bat izan zen eta barruti biribila ere bazuen. Ulibarri izenarekin azaldu zen 1257ko agiri batean.
Herriko ondareari dagokionez, San Kiriko eta Julitaren eliza erromanikoa dugu, XII. mendekoa. Barruan,Andra Mari gotikoa gordetzen du. Ezkerraldean, Olarte leinuaren kapera dago; armarria ta guzti, XVI-XVII. mendeen artean eraikia. Elizan gordetzen den bataiarria XIII. mendekoa da. Ponteak irudi geometrikoz apainduta dago. Beranduago eraiki zen kanpai horma bakartua, Koartangoko haranaren ohiturari jarraituta.
Arkitektura zibilari dagokionez, Ocharan jauregia dago, XVIII. mendean eraikia.