From Wikipedia, the free encyclopedia
Unión Liberal moderantismoaren sektore progresistenak eta progresismoaren sektore kontserbadoreenak bildu zituen alderdi zentrista zen. Moderatu eta progresisten arteko sintesiaren eredua izan zen, eta 1858tik (O'Donnellek fundatu zuenetik) 1863ra izan zen gobernuan O'Donnell buru zuelarik. Goi mailako burgesiako sektoreak eta funtzionarioek osatzen zuten. Esparru politikoan kontserbadoreak ziren; ekonomian, berriz, progresistak.
Unión Liberal | |
---|---|
Sorrera | 1854 |
Desegitea | 18741 |
Ideologia politikoa | Liberalismo moderatua, monarkismo |
1 Alderdi Moderatuarekin bat egin zuen Alderdi Liberal-Kontserbadorea sortzeko. |
Ezagunak izan ziren partaide ezberdinen artean honakoak aurki ditzakegu: Francisco Serrano Domínguez, Juan Manuel de Manzanedo, Joan Prim, Manuel Silvela eta Antonio Cánovas del Castillo. Hauen jatorria oso ezberdina zen: nobleak, abokatuak, enpresa gizonak, merkatariak, banku jabeak, militarrak eta funtzionarioak. Iritzi publikoaren kontrola mantendu ahal izateko El Diario Español, Correspondencia de España eta La Época egunkariak babesten zituzten.
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.