euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, izengoitiz Umandi (Araia, Araba, 1902ko uztailaren 16a – Gasteiz, Araba, 1993ko azaroaren 21a) euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta Euzko-gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen.
Umandi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal |
Jaiotza | Araia, 1902ko uztailaren 16a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1993ko azaroaren 21a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Izengoitia(k) | Umandi |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
1919an hasi zen euskara ikasten. Espainiako Gerra Zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. 1953an Parisa joan zen erbesteratuta; han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean.
Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik.
Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an; urtebete iraun zuen. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.