From Wikipedia, the free encyclopedia
Ukrainera[1][2] Ukrainan hitz egiten den ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza da, eta 40 milioi hiztun baino gehiago ditu.
Ukrainera | |
---|---|
українська мова | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Ukraina |
Hiztunak | 42-47 milioi |
Rankinga | 26.a |
Ofizialtasuna | Ukraina Transnistria (Moldavia) |
Eskualdea | Europako ekialdea |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Ukrainako Zientzien Akademia Nazionala |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak Ekialdeko eslaviar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, hizkuntza sintetikoa, hizkuntza fusionatzailea, nominatibo-akusatibo hizkuntza, pro-drop language (en) eta ordena libreko hizkuntza |
Denbora gramatikalak | lehenaldia, orainaldia, geroaldia eta pluperfect (en) |
Modu gramatikalak | indikatiboa, agintera, optative (en) eta baldintzazko modua |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, lokatiboa eta bokatiboa |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa |
Aurrekaria | Ruteniera eta West Russian Chancery (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | uk |
ISO 639-2 | ukr |
ISO 639-3 | ukr |
Ethnologue | ukr |
Glottolog | ukra1253 |
Wikipedia | uk |
Linguasphere | 53-AAA-ed |
ASCL | 3403 |
IETF | uk |
Antzinako ekialdeko eslaviera Erdi-Aroan bitan banatu zen: batetik, ipar-ekialdekoa (Novgorod eta Moskukoa) gaurko errusiera bihurtu zena; bestetik, hego-mendebalekoa, Polonia eta Lituaniara lotua, gaurko bi hizkuntza eman zituena: bielorrusiera eta ukrainera.
Errusiako Inperioaren garaian, ukrainera bigarren hizkuntzarik mintzatuena zen; hala ere, ez zen ofizialki erabilia, baztertua baizik (errusiera txikia deitzen zioten). Bestela, Sobiet Batasunaren lehen urteetan, 1921etik 1932ra tolerantziaren politika eta hizkuntzaren hedapenaren aldekoa egon zen. Hortik aurrera eta 1957 arte, hala ere, jazarpena eta errusieraren inposatzea jasan behar izan zuten hiztunek. Nikita Khrustxev ukrainarraren agintaldian, 1960ko hamarkadaren hasieran, ukrainerazko hiztunek berriro ere babesa izan zuten, bai eta hurrengo urteetan Petro Xelestekin ere. 1980ko hamarkadan, aldiz, Volodimir Stxerbitskirekin errepresiora lerratu zen, Mikhail Gorbatxoven erreformak iritsi ziren arte. Azkenik, 1991tik aurrera eta independentzia lortu ondoren, hizkuntzaren ofizialtasuna erdietsi zuten hiritarrek.
Hiru dialekto nagusi daude:
- Iparraldekoa, Ukrainako iparraldean, eta Bielorrusia eta Poloniako mugaldeak
- Hego-ekialdekoa (hizkuntza ofizialaren iturri nagusia) Errusiako eskualde batzuetara zabaldua
- Hego-mendebalekoa (batzuek Karpatoetako rusynera berezko hizkuntza dela uste dute)
Ukrainar alfabetoa:
А а /a/
Б б /b/
В в /v/
Г г /h/
Ґ ґ /g/
Д д /d/
Е е /e/
Є є /je/
Ж ж /ʒ/
З з /z/
И и /ȳ/
І і /i/
Ї ї /ji/
Й й /i/ laburra
К к /k/
Л л /l/
М м /m/
Н н /n/
О о /o/
П п /p/
Р р /r/
С с /s/
Т т /t/
У у /u/
Ф ф /f/
Х х /x/
Ц ц /ts/
Ч ч /tʃ/
Ш ш /ʃ/
Щ щ /ʃtʃ/
Ь ь /'/
Ю ю /ju/
Я я /ja/
Historian erabiliak:
Ъ ъ /ɤ/
Ѣ ѣ /ii/
Euskaltzaindiak 156. arauan[3] alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema arautua ematen du. Hona ukrainerari dagokion taula:
Ukrainerazko alfabeto zirilikoa | Transliterazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|
2001
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.