Uharteetako Jaurerriko buruzagi nagusi titulua From Wikipedia, the free encyclopedia
Uharteetako Jauna (ingelesez: Lord of the Isles, Eskoziako gaeleraz: Triath nan Eilean/Righ Innse Gall) eskoziar nobleziako titulu bat da eta Eskoziako Erresumaren historian ditu sustraiak, Uharteetako Jaurerrian, hain zuzen. Buruzagi gaeldar-bikingoak Eskozia mendebaldeko kostalde eta uharteetan hedatu ziren Goi eta Behe Erdi Aroan, haien birlinn edo itsasontzi luzeen bitartez nagusituz.
Izenez, aldi desberdinetan Norvegia, Irlanda eta Eskoziako erregeen menpekoak izan ziren arren, Hebrida uharteetako jaunek independente jokatu zuten hainbat mendez. Beren lurraldean bildu ziren Hebridak (Skye eta Ross 1438tik aurrera), Knoydart, Ardnamurchan, eta Kintyre peninsula. Beren gorenean, Britainiar Uharteetako jaun eta jabe boteretsuenak izan ziren, Ingalaterra eta Eskoziako erregeen atzetik. 1336tik agertzen da titulu hori, John Islaykoak, Donald leinukoak, bere buruari Dominus insularum titulua eman zioenean.
MacDonald leinuko jaunen azkena 1493an gertatu zen, Jakue IV.a erregeak John MacDonaldi jaurerria eta tituluak kendu zizkionean. Ordudanik, titulua Rothesayko dukeak izan du, Eskoziako erregearen oinordeko eta seme nagusiak. Britainia Handiko erresuma sortu ondoren, titulu hori Galesko printzeak darama eta, beraz, Karlos Galeskoa printzea da egun Uharteetako Jauna. Egun, MacDonald leinuaren jabetzako uharte bakarra Kintyre aurreko Cara uharte txikia da, Largieko MacDonalden eskuetan, familiaren garai bateko lur zabalen azken hondarra.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.