Uccle
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uccle (frantsesez ykl ahoskatua) edo Ukkel (nederlanderaz ˈʏkəl ahoskatua) Belgikako hiri bat da, Brusela-Hiriburua eskualdea osatzen duten 19 hirietako bat. Eskualde honetako gainontzeko hiriak bezala, ofizialki elebitarra da.
Uccle | |||
---|---|---|---|
Belgikako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Belgika | ||
Belgikako eskualdea | Brusela-Hiriburua eskualdea | ||
Belgikako barrutia | Arrondissement of Brussels-Capital | ||
Alkatea | Boris Dilliès (en) | ||
Posta kodea | 1180 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°48′13″N 4°20′02″E | ||
Azalera | 22,87 km² | ||
Altuera | 71 m | ||
Mugakideak | Ixelles, Brusela, Forest, Linkebeek, Watermael-Boitsfort, Sint-Genesius-Rode, Drogenbos eta Beersel | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 83.980 (2020ko urtarrilaren 1a) 1.705 (2018) | ||
Dentsitatea | 3.672 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 02 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Neuilly-sur-Seine eta Kartago | ||
Hizkuntza ofiziala | frantses eta nederlandera | ||
uccle.be eta ukkel.be |
Mugakide Brusela, Forest, Ixelles, Watermael-Boitsfort, Linkebeek, Rhode-St-Genèse eta Drogenbos ditu.
Bruselatik hegoaldera kokatua, bere auzo burgesengatik da ezaguna (nabarmenki Avenue du Prince d'Orangen inguruetan), bere gune berdeengatik eta bere alokairu garestiengatik.
Uccle hiria 1795ean sortua izan zen, frantziar erregimenpean.
Karolingiar garaian, Uccleko Konderria izan zen Bruselaren hiriburu juridikoa.
Erdi Arotik familia noble garrantzitsuek euren feudoa bertan izan zuten, adibidez Stalle eta Carlootarrek.
Bruselak XIX. mendean izan zuen garapenaren ondorioz, Ucclek hazkuntza demografiko handia jasan zuen, hau bi ardatz nagusiren erdian kokatu baitzen: Waterlootik Charleroirako bidea (garai hartan meatzegunea), eta Alsembergeko errepidea. Hain izan zen hala hiria 200 urte baino gutxiagoan 3.000 biztanle izatetik 70.000 izatera pasa zela.
Uccle ondorengo hiriarekin senidetuta dago:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.