From Wikipedia, the free encyclopedia
Txirikahuak[1] (beste izen batzuk: txirikahua apatxeak, txirikagi, Txirikahuako apatxeak, txirikahui apatxeak, txirikaueak, txilikage, txilikagez eta txirikagua) antzina Estatu Batuetako Mexiko Berriko hego-mendebaldean eta Arizonako hego-ekialdean, nahiz Mexikoko Sonora eta Chihuahua estatuetako iparraldean bizi zen amerindiar herri bat izan zen. Gaur egun herri hau kokatzen zen lurraldearen mugak ongi zehaztea ezinezkoa da.
Lehenbizi Cochise eta ondoren Jeronimo buruzagi izan zituztelarik, txirikahua herriak Estatu Batuetako Gobernuaren kontrolari aurre gin zion hego-mendebaldeko azken amerindiar herria izan zen. Beren azken gotorlekua Chiricahua mendiak izan zirelarik. Azkenik 1886an errenditu ziren, eta Florida, Alabama eta Oklahoma estatuetara atzerriratu zituzten. Denbora labur batez Oklahomako Fort Sill erreserban sarrarazi zituzten, azkenik 1913an gaur egungo Arizona estatura itzultzeko baimena eman zitzaien arte.
1850 eta 1890. urte arteko euren buruzagi ezagunenak Cochise, Jeronimo, Mangas Coloradas, Victorio, Juh eta Nana izan ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.