![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/China_administrative.png/640px-China_administrative.png&w=640&q=50)
Txinaren banaketa administratiboa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txinaren banaketa administratiboa 32 entitatetan egiten da: 22 probintzia (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. 5 eskualde administratiboak tibetar, uigur, mongoliar, Hui eta Zhuang herriei dagokie. 4 udal-probintziak eskualde metropolitarrak dira. Eskualde bereziak Hong Kong eta Macao dira, sistema ekonomiko eta judizial ezberdinarekin, txanpon propioa, internet domeinua, telefono aurrezenbakia eta bandera propioa dute. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina irla hau praktikan independentea da Txinako Errepublika izenarekin. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde hauek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/China_administrative.png/640px-China_administrative.png)