Txikipedia:Wi-Fi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wi-Fi (edo Wi-fi, WiFi, Wifi, wifi) gailu elektronikoak konektatzeko haririk gabeko teknologia da. Wi-Fi duten gailuek (ordenagailuak, telefonoak, telebistak, bideokontsolak, musika erreproduzitzaileak...) beraien artean konektatu daitezke; baita Internetera 20 metro inguruko distantzia batean.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ae/WiFi_Logo.svg/220px-WiFi_Logo.svg.png)
Wi-Fi teknologiaren bertsio ezberdinak existitzen dira; hauen arteko ezberdintasuna estaldura, irrati banda eta komunikazio abiadura dira.