Txikipedia:Ukraina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ukraina Europako bigarren herrialderik handiena da, Errusiaren ondoren. Ukrainako hiriburua Kiev da.
π¨βπ¨βπ¦βπ¦ Biztanleak 41.167.335 |
π Azalera 603.550 kmΒ² |
ποΈ Hiriburua Kiev |
π· Argazkiak ikusi |
πΊοΈ |
Ukrainak ondoko herrialde hauekin egiten du muga: Moldavia, Errumania, Hungaria, Eslovakia, Polonia, Bielorrusia eta Errusia; gainera, Itsaso Beltza eta Azoveko itsasoa ditu hegoaldean.
Ia lurralde osoa da laua. Ukrainiaren erdialde eta hegoaldean dauden zelaiei estepak deitzen zaie. Ukrainako iparraldean Pripeteko padurak daude, Europako ingurune hezeenetako bat. Mendebaldean Karpato mendiak daude. Krimeako mendiek Krimeako penintsula zeharkatzen dute eta hori hegoaldean Itsaso Beltzeraino hedatzen den lur zati bat da. Ukrainako ibairik luzeena Dnieper da.
Ukrainako toki gehienetan uda epelak eta negu hotzak egoten dira eta batez ere ekain eta uztailean egiten du euria.