Txikipedia:Samarkanda
From Wikipedia, the free encyclopedia
Samarkanda Uzbekistanen dagoen hiri bat da, ekialdean dago kokatuta. Hiri honek zetaren ibilbidean garrantzi asko izan zuen, XIV.mendean inperio timuridiko hiriburu bihurtu zuten Tamarlanek. Samarkanda Behe Paleolitotik da gizakien bizileku eta Asia Erdialdeko zibilizazioaren sorlekuetako bat da. Samarkandatik hurbil Afrasiab arkeologia gunea dago, hiriaren aurrekaritzat jotzen dena, K.a. VII mendean sortua. Samarkanda Sogdianako hiribura zen Persiako akemenestar dinastiaren garaian, Alexandro Handiak hiri konkistatu zuenean K. a. 329 inguruan. garai hartan hiriak Marakanda izena zuen grezieraz.