Txikipedia:Polo geografiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Polo geografikoak Lurrak (eta beste edozein planetak ere) dituen iparraldeko eta hegoaldeko muturrak dira. Euskaraz lurburuak ere deitzen zaie. Lurra etengabe jirabiran egoten da, eta jirabira horren ardatzak (errotazio-ardatzak) lurrazala ebakitzen duen lekuan kokatuta daude.
Planeta guztiek bi polo izaten dituzte. Lurraren kasuan, gure planetaren errepresentazioan bereizten ditugun meridiano guztiek bat egiten duten lekuak direla ere esan daiteke; izan ere, meridiano guztiek bi puntutan bat egiten dute:
- Ipar Poloan, Lurraren iparraldean, Ozeano Artikoaren erdian.
- Hego Poloan, Lurraren hegoaldean, Antartikaren barruan.