Txikipedia:Patata
From Wikipedia, the free encyclopedia
Patata edo lursagarra barazki biribil antzeko bat da; zehazkiago esanda, tuberkulu bat da, landarearen sustraietan ateratzen den zati mamitsua. Mami horixka izaten du eta azala marroixka gehienetan, baina baita gorrixka ere, barietate edo patata-mota batzuetan.
Amerikatik ekarri zuten espainiarrek Europara. Horren ondoren, munduan gehien landatzen den elikagaietako bat da. Oso ondo egokituta dago klima hotzeko lekuetara. Euskal Herrian ere asko ekoizten da, Araban batez ere.
Modu askotara prestatzen da: egosita, frijituta edo labean erreta; pureetan, patata frijitu modura eta beste modu askotara jaten da.