Txikipedia:Oskorri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oskorri euskarazko folk musika talde bat izan zen, 1971n sortua eta 2015eko azaroaren 22an desegina. Euskal Herrian jardunean urte gehien eman zuen taldea izan zen.
Hasiera zailak izan zituen: oztopo izan ziren, alde batetik, frankismoak letrei ezarritako debekua; eta, bestetik, ETAk Oskorriren aurka egindako atentatu saioak eta, batez ere, Oskorriri espainolista izatea leporatzen zioten sektore abertzale batzuen jarduna. Aurrera egin zuten, ordea, eta Euskal Herriko talde garrantzitsuenetakoa izatera iritsi ziren, hainbat belaunaldirentzako erreferentzia ere. 40 urtetik gorako ibilbide luze horretan, hainbat kide eta kolaborazio izan zituen taldeak, baina beti Oskorriko kide izan ziren Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez (lehena hasiera-hasieratik, beste biak gerotxoagotik). 2015eko ekainean, taldea desegin egingo zela iragarri zuten, irailetik azarora bitartean agurreko zazpi kontzertu eman eta gero.