Txikipedia:Nenufar zuria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Europako nenufar zuria (Nymphaea alba) ninfazeoen familiako hosto zuridun uretako landare bakarti bat da, Europako eskualde epeletako ur-ibilgu gez lasaietan eta urmaeletan bizi dena. Euskal Herrian ere aurkitu dezakegu landare mota hau; adibidez, Arabako ibai eta hezegune gehienetan. Landare erregularra da, katilu formakoa, orokorrean 5 – 12 cm-ko zabalera izaten du. 20 petalo zuri inguru ditu, edo gutxitan, petalo gorriak eta lau sepalo. Anterei erreparatuz, kolore hori sakonekoak dira non bertan polena izaten duten. Hosto flotatzaileen linboak 10-25 cm-ko luzera izaten du, borobil edo obalo formakoa eta bekiolo luzea ditu. Berde iluna eta distiratsua goialdean, eta marroi gorrixka azpian. Urperatutako hostoek bekain motza eta linbo leuna dute.