Txikipedia:Marlies Göhr
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marlies Göhr 1958ko martxoaren 21ean, Geran (alemania) jaio zen, eta esprinterren atleta alemaniar ohia da. Lau domina olinpiko irabazi zituen 100 metro lisoko lasterketetan, eta 100 metroko probako munduko errekorra birritan hautsi zuen, behin 1977an (10,88 s) eta beste behin 1983an (10,81 s).
18 urterekin parte hartu zuen Montrealeko Olinpiar jokoetan eta zortzigarrena gelditu zen.