Txikipedia:Mark Twain
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mark Twain (1835 - 1910) Estatu Batuetako idazle bat izan zen. Gazteentzat idatzi zituen lanengatik ezagutzen dugu, bereziki, «Tom Sawyer-en abenturak» eta «Huckleberry Finn-en abenturak» nobela edo eleberriengatik.
👶 Jaiotza 1835eko azaroaren 30a Florida (Missouri) |
💀 Heriotza 1910eko apirilaren 21a Redding (Connecticut) |
🔨 Lanbidea kazetari |
📷 Argazkiak ikusi |
Benetako izena Samuel Langhorne Clemens zuen, eta 1835ean jaio zen Estatu Batuetako hegoaldean. Haren familia txiroa zen.
Oso gaztetan hasi zen lanean inprimategi batean bere familiari laguntzeko; beranduago, hainbat egunkarirentzat egin zuen lan, eta baita Mississippi ibaiko ontzi-pilotu gisa ere. Egunkarientzako umorezko istorioak idazten hasi zen, eta 1860tik aurrera Mark Twain ezizenarekin idazten hasi zen.