Txikipedia:Latitude
From Wikipedia, the free encyclopedia
Latitudea ekuatoretik abiatuta iparraldera edo hegoaldera dagoen puntu baten kokapena zein den adierazten duen koordenatu geografikoa da. Ekuatoretik puntu horretaraino dagoen distantzia gradutan neurtzen da, 0° eta 90° bitartean, ekuatorea 0°ko latitudean egonik. Delako puntua, ekuatoretik iparraldera egonez gero, ipar-latitudean dagoela esaten da; eta, ekuatoretik hegoaldera badago, hego-latitudean dagoela.
Euskal Herria ipar hemisferioan dagoenez gero, ipar latitudean dago. Baiona da latituderik handienean dagoen euskal hiriburua, hots, iparralderago dagoena.
Baiona | 43,48º I |
Bilbo | 43,25º I |
Donibane Garazi | 43,16º I |
Donostia | 43,31º I |
Gasteiz | 42,85º I |
Iruñea | 42,48º I |
Maule | 43,13º I |