Txikipedia:Laborategi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Laborategia ikerketa zientifikoak, esperimentuak eta neurketak egiteko erabiltzen den lekua da. Laborategietan, hainbat instrumentu eta tresna egoten da bertan egingo diren ikerketak egiteko.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/Chemistry_Laboratory_-_Bench.jpg/640px-Chemistry_Laboratory_-_Bench.jpg)
Laborategi zientifikoak eskola eta unibertsitateetan ere egoten dira klase praktikoekin eta irakaskuntzarekin erlazionatutako jarduerak edo ekintzak egiteko.
Laborategietan egiten diren esperimentuak baldintza kontrolatu eta normalizatuetan egiten dira:
- Esperimentu edo neurketaren emaitza aldatuko duen eragin arrotzik ez dagoela ziurtatzen da -> Kontrola.
- Burututako esperimentu edo neurketa errepikagarria da, hau da, beste edozein laborategitan errepikatuz gero emaitza bera lortuko da -> Normalizazioa.