Txikipedia:Klima aldaketa eta umeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Haurrak helduak baino zaurgarriagoak dira klima aldaketak eragiten dituen efektuetarako. Klima aldaketa lur osoan edota eskualde jakin batean denboran zehar kliman gertatzen diren aldaketak dira. Industrializazioaz geroztik, ikatz, petrolio eta gas natural gehiago erabiltzen da energia lortzeko. Hori dela eta, berotegi efektuko gasen bilaketa areagotu egin da atmosferan. Horrek berotze globala sustatu du eta ondorioz, klima aldaketa ere.