Txikipedia:Josefa Molera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Josefa Molera Mayo (Izaba, 1921eko urtarrilaren 23a - Madril, 2011ko iraila) kimikan doktorea eta ikerketa-irakaslea izan zen. Espainiako CSICen lan egin zuen eta geroago Kimikako Nobel saria lortu zuen Cyril Norman Hinshelwood irakaslearekin ikasi zuen.
👶 Jaiotza 1921eko urtarrilaren 23a Izaba |
💀 Heriotza 2011ko iraila Madril |
🔨 Lanbidea kimikari |
📷 |
Gas-likido erako kromatografiaren bidez erreakzio kimikoen analisia egiteko metodologietan aitzindarietako bat izan zen. Ardo eta alkoholdun edarietan erabili zuen metodologia hori, eta patente bat erregistratu zuen geroago metodologia horrekin. Espainiako Kromatografia taldea sortu zuen 1973. urtean.