Txikipedia:Jorge Oteiza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jorge Oteiza Enbil (1908ko urriaren 21a, Endaia etxea, Orio, Gipuzkoa – 2003ko apirilaren 9a, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar eskultore eta arte-teorilaria izan zen. Eduardo Txillidarekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da.
![]() | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Jorge Oteiza Enbil | |
Jaio | 1908ko urriaren 21a | |
Endaia etxea, Orio Gipuzkoa (Euskal Herria) | ||
Hil | 2003ko apirilaren 9a | |
Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria) | ||
Sinadura | ![]() |
![Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Ikusgela-logoa.png/40px-Ikusgela-logoa.png)
XX. mendeko hainbat lan esanguratsu egin zituen, baita Euskal Herritik kanpo ere. Esperimentazioan sinisten zuen eta arteak gizartea aldatzeko gaitasuna duela esaten zuen.
Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Bere lana espazioan oinarritu zuen, bolumenaren eta espazioaren arteko harremana pentsatuz. Horretarako, karratuak eta esferak erabili zituen. Haren lana konstruktibismotik abiatu zuen, baina gero minimalismoaren sortzaileetako bat bilakatu zen.