Txikipedia:Itun Berria
From Wikipedia, the free encyclopedia
thumbItun Berria Bibliaren bi zatietako bat da, Itun Zaharraren ondorengoa, eta Bibliaren zati kristaua. Koine izeneko hizkuntzan dago idatzita (antzinako grezieraz), eta literatura genero erlijiosoan kokatzen da. Jesukristoren jaiotzatik hasten da, eta haren bizitza eta elizaren eta erlijio katolikoaren hasiera kontatzen ditu. K.o. I. mendean kokatzen da, eta gutxi gorabehera K.o. 30. urtean hasi ziren Itun Berria idazten (Jesus hil ondoren).