Txikipedia:Iraizketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Iraizketa bizitzako oinarrizko funtzioetako bat da. Izaki bizidunen gorputzeko zelulek hondakin ugari sortzen dituzte energia lortzeko prozesuetan, eta hondakin horiek kanporatu behar dituzte. Hondakin horiek eta beharrezkoak ez diren bestelako materialak kanporatzeari deitzen zaio iraizketa.
Izaki zelulabakarretan, hondakinak zelularen gainazalera bideratzen dira zuzenean. Organismo zelulaniztunek, berriz, prozesu konplexuagoak izaten dituzte. Landare handiek hostoen gainazalean dauden estoma direlakoen bidez kanporatzen dituzte hondakin-gasak. Animaliek iraitz-organo berezi batzuk dituzte horretarako. Gizakiok iraitz-aparatua dugu funtzio hori betetzeko.