Txikipedia:Indar normal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Indar normala objetu bat gainazal batean egoteagatik jasaten duen erreakzio indarra da.
Adibidez, pertsona bat aulki batean eserita dago. Pertsonak aulkiari indarra egiten dio bere pisuarekin. Aulkiak indar normala egiten dio kantitate berdinean baina kontrako noranzkoan.
Gainazal okertuetan, indar normala gainazalarekiko perpendikularra da.