Txikipedia:Herrialde garatu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Herrialde garatuak garapen ekonomiko handia duten munduko herrialdeak dira. Herrialde industrializatuak ere deitzen zaie. Nazio Batuen arabera, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Europako mendebaldeko herrialde guztiak dira herrialde garatuenak. Munduko biztanleria osoaren % 20 baino gutxiago dira herrialde garatuenetan bizi direnak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/72/IMF_advanced_UN_least_developed.svg/640px-IMF_advanced_UN_least_developed.svg.png)
Nazio Batuen araberako sailkapena.