Txikipedia:Gladiatore
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gladiatoreak antzinako Erromako borrokalari armatuak ziren, ikuskizunetan hil arteko borrokan aritzen zirenak (anfiteatroetan, koliseoetan...).
Borroka gehienak gladiatoreen artekoak izaten ziren; baina, zenbaitetan, animalia basatien aurka ere borrokatu behar izaten zuten (hartz, lehoi, tigre eta abarren aurka).
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c5/Jean-Leon_Gerome_Pollice_Verso.jpg/640px-Jean-Leon_Gerome_Pollice_Verso.jpg)
Gladiatore hitza latinezko gladius (ezpata) hitzetik dator; izan ere, armatuta egiten zuten borroka. Dena den, ezpataz gain, beste arma batzuk ere erabiltzen zituzten: hiruhortzak, dagak, sareak...
Gladiatore gehienak esklaboak ziren. Urteak ematen zituzten gladiatore-eskoletan, borrokarako prestatzen, gero ikuskizunetan parte hartzeko. Borroketan irabazle suertatuz gero, askatasuna lor zezaketen, sari modura, bai eta ospe handia ere. Dena den, oso gutxik lortzen zuten halako fama; gladiatore gehienen bizimodua oso gogorra zen.