Txikipedia:Garapen Jasangarrirako Helburuak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garapen jasangarrirako helburuak , Nazio Batuen Erakundeak
(NBE) sortutako 17 helburu dira, eta helburu hauek batez ere, mundu osoan pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira. Aipatu berri diren xede hauek, 2015-2035 urteen bitartean lortu ahal izatea espero da, ekintza eta aktibitate desberdinen bidez, non, lehen mailako ikasleek lagundu ahal izango duten Agenda 2030ren bitartez. Proiektu honen aurretik, Agenda 2021 lantzen zen eskoletan, Nazio Batuen Elkarteak arautu zuen bezalaxe. 193 estatu biltzen dituen NBEk gai hauek hobetu nahi ditu garapen jasangarriaren bitartez: aldaketa klimatikoa, desberdintasun ekonomikoak, energia berriztagarrien sustapena, etab. Finean, hamazazpi helburuek sortzen dute Garapen Jasangarrirako Agenda eta era berean dira garrantzitsuak denak, atal bakoitzak proiektuaren zatia eta multzo orokorra osatzen baitute.