Txikipedia:Errubi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errubia mineral bat da. Kolore gorriz edo arrosez osaturiko harribitxi bat da. Gorri bizia edo urdin tonua duen gorri kolorea da. Harribitxi nagusienen artean garestienetako, eta arraroenetako bat da.
Harribitxia aurkitzea nahiko zaila da, toki zehatzetan bakarrik dagoelako. Pisuak bere balio eta prezioari eragiten dio. Errubia antzinan ere oso baliotsua izan zen, gobernari eta nobleen harria izan zelako.