Txikipedia:Elikadura-piramide
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elikadura-piramidea elikadura egoki eta osasuntsuari buruzko grafiko bat da, piramide itxura duena. Piramide horretan, gizakiok jan ohi ditugun janari mota ezberdinak agertzen dira eta, osasun onean egoteko, janari mota horietatik zenbat jan beharko genukeen adierazten da.
Grafiko mota hau Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen 1992. urtean.
Piramidea 6 zatitan banatuta dago eta zati bakoitzak janari multzo bat adierazten du. Piramidearen beheko aldean, gehiago hartu behar ditugun elikagaiak egoten dira; goian, aldiz, gutxiago hartu behar ditugunak.
Bestalde, ondoko irudian ikus daitekeen bezala, bizimodu osasungarria edukitzeko, janariaz gain, beste zenbait baldintza ere betetzea komeni da:
- Jarduera fisikoa: beti ere neurriz eginda, egunero 60 minutu inguru edo 10.000 urrats.
- Oreka emozionala: gure emozioak ulertu eta bideratzen jakin behar dugu.
- Pisua kontrolatu: pisuarekin kontuz ibili behar dugu, gehiegizko pisua ez izateko.
- Sukaldaritza osasungarria: janaria prestatzeko modu egokiak erabili behar dira.
- Ura edan: egunero 2 litro inguru hartzea gomendatzen da, edo 4-6 edalontzi.