Txikipedia:Egiazko kareta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiazko kareta edo Kareta dordoka itsaso epeletan bizi den dortokak dira, baina neguan ur berogoetara joaten dira migratzera. Denbora gehiena uretan pasatzen dute. Amak joaten dira arrautzak jartzera. Hondarretan zulo bat egiten dute eta gero hondarrarekin tapatzen dituzte arrautzak. Arrautza horiek jartzera, ama jaio zen hondartzara itzultzen dira. Ur-korronteak erabiltzen dituzte igeri egiteko. Migrazio luzeenetako bat duen animalia da. Ia 12 mila kilometro egiten ditu.